XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agureak etxe-tantai rascacielos bateko hogeitamalaugarren bizitzara eraman zituen.

Polizi-buru egiten zuena tinbrea zapaltzeko eskua mugitzen hasi zen, baina agureak besotik helduaz esan zion: - Ez dezazula horrelakorik egin, baldin lapurrak uxatu nahi ez badituzu.

Lapurrok, giltzarik ez badaramate soinean, tinbre jotze bereiziak izan ohi dituzte euretakoak direla jakin dezaten eta tinbrearen hotsa ezaguna ez bazaie, ez dute idekitzen.

- Orduan, legearen izenean ideki nahi ez badute, atea botako dugu.

- Ez, ez da beharrezkoa.

- Eta nola moldatuko gara ustekabean hatzemateko beren kabizuloan? Horretarako eskatu diot etxejabeari lagun haundia baitut giltzaren bikotea.

Gizon argia zara, aitona - esaten dio poliziburuak aitonagan konfidantza osoa jarrita.

- Urteak, adiskide, urteak - erantzuten dio agureak atseginez.

Urteek erakusten dutena bazeneki!

Polizia guztiak sartu ziren etxe barrura isil-misilka, arduraren arduraz eta pistolen aho-zuloak bazter guztietara begira.

Alabaina, agure maltzurra, Jack Beetonek diru ederretan erositako gizona baitzen, kanpoan gelditu zen (...).